Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

La respuesta de nuestra sociedad ante una pandemia imprevista (I)

+ Kultura
Gure gizartearen erronkak | Mahai ingurua
San Telmo Museoa
2022 Mai 17
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Gaztelaniaz

Parte-hartzaileak:

  • Enrique Echeburúa, UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedradun emeritua, Jakiundeko akademikoa
  • Iñigo de Miguel Beriain, Zuzenbide Publikoko eta Ikerbasque Research Professor saileko Zuzenbide eta Giza Genomako Katedraren Ikerketa Taldea 
  • Arantxa Etxeberria, UPV/EHUko Filosofia irakaslea
  • Mod.: Ignacio Arganda-Carreras

COVID-19aren pandemiak hankaz gora jarri du mundua. Ondorio dramatikoena hildakoak izan dira: sei milioi pertsona, gutxienez. Oso krisi sakon bat eragin du zenbait ordenatan: sanitarioan, jakina, baina baita ekonomikoan, sozialean, emozionalean eta politikoan ere. Oraindik ez dugu gainditu pandemia, eta denbora beharko dugu ondorioak gainditzeko –zentzurik baldin badauka halakorik esateak–. Pandemia berriak etorriko dira. Badakigu. Beraz, ondorioak atera eta bizitakoaz ikasi; hori da egin dezakegun onena.

Eta horretarako, San Telmo Museoak Erronkak egitasmoaren bitartez, eta Jakiundek, Akademiak diziplina anitzeko kideak dituenez, hainbat diziplinatako eta arlo profesionaletako pertsona kualifikatuen ikuspuntuak alderatuko dituzte. Uste dugu elkarrizketak –hainbat esperientzia eta ezagutza-esferatatik abiatuta– ikuspuntu berriak ekar ditzakeela; hots, hitz egiten dutenak diziplina berekoak direnean nekez ateratzen diren ideiak. Aniztasunetik eta kontrastetik gehiago ikas dezakegu. Helburu hori izango dugu pandemiak erakutsi digunari buruz mintzatzeko egingo ditugun hiru saioetan.



Antolatzailea: Jakiunde eta San Telmo Museoa

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu