Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Piero de la Francesca y la Escuela de Umbría, Ana Sánchez-Lassa

+ Kultura
Hitzaldia
Piero de la Francesca y la Escuela de Umbría, Ana Sanchez-Lassa
Aiete K.E.
2022 Mai 31
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Gaztelaniaz
90 minutu

Italiari eskainitako bigarren saio honetan Bilboko Arte Ederren Museoko kontserbatzaile eta zaharberritzailea izango da, Ana Sánchez-Lassa. Gaur egun, Artearen Historiarekin lotutako ikastaroak ematen ditu eta Gipuzkoako hainbat kultur elkarterekin elkarlanean aritzen da.

Umbriako Eskola Italiako Umbria eskualdean Errenazimenduan sortutako eskola piktorikoak jasotzen duen izena da. Eskola hau trantsizio-une gisa hartu da, non marrazkian eta lerroan zorroztasun txikiagoa eta argia eta atmosfera gero eta gehiago lehenesten diren.

Piero della Francesca, korronte piktoriko honen sortzailea, eta Melozzo da Forli eta Luca Signorelli, bere bi dizipulu nagusiak, estimatu daitezke. Luca Signorelli, margolari indartsu eta dramatikoa, Orvietoko katedraleko freskoen egilea da, quatrocentoaren funtsezko lana.

Umbriako Eskolako kide izan zen ere Pietro di Cristoforo Vanucci, El Perugino, Citta della Pieve-n jaioa, haren tailerrean egin zituen lehen hastapenak Rafaelek. Bestetik korronte honetako egilea izan zen ere Bernardino di Betto di Biagio, Pinturricchio, Perugia-n jaioa, nahiz eta gogoratu behar den guztiak bidaiariak zirela eta euren pintura-ekoizpena eta eragina banatzen zutela Siena, Florentzia, Erroma eta Venezia hiri esanguratsuetan.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu