Artista: María Gimeno
"Galdera erraza egingo dut: XX. mendea baino lehenagoko 3 emakume artisten izenak emango zenidake? 3 ez badira, bat ere ez didazu esango? Queridas viejas artearen historiaren barruan emakume artistak sartzen ditudan proiektu performatiboa da, hauek sistematikoki baztertuak izan baitira. Sukaldeko aizto batekin Gombrich-en Artearen Historia liburua moztu dut, falta diren orriei lekua egiteko, emakumezko eta gizonezko artistak elkarrekin artearen historioan ageri daitezen. Ekintzak liburua gizentzen du, besterik ez. Artistak gehitzen ditut, inoz ez kendu.
Zergatik Gombrich?
XX. mendeko artearen historiako eskulibururik ezagunena da, eta gaur egun arte ez dago itzalik egiten diona. 1950ean argitaratu zen, eta best seller bat izaten jarraitzen du ia 700 orrialdetan, emakume artista bakar bat ere sartu ez arren ". Maria Gimeno.
Lekua: Eliza
Baginen Bagara programaren barruko hitzaldia.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa