Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Ehungintza emakumeen sormen lanean

+ Kultura
Hileko obra
San Telmo Museoa
2021 Abe 05
/ 12:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Euskaraz
Euskaraz

Alazne Porcel Ziarsolo

Hitzaldiaren helburua emakumeek egindako gure ondarea osatzen duten ehunen eta binkulatutako praktiken erabilera ikusaraztea da, etxeko objektuetatik ekoizpen artistiko garaikidean duten presentziara arte.

Baginen bagara aldi baterako erakusketarekin loturiko jarduera.

ALAZNE PORCEL ZIARSOLO

Arte Ederretan lizentziatua eta doktorea (UPV/EHU, 2012) eta Artearen Historian Graduatua (UNED, 2015). Gaur egun, irakasle atxikia da UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Pintura Sailean. Bertan Ondare Kulturalen Kontserbazioa eta Zaharberritzeari buruzko graduan eta Arte Garaikidearen Kontserbazio eta Erakusmoldeak (CYXAC) Unibertsitate Masterrean irakasten du. Bere ikerketa lerro nagusiak arte garaikidean eta ehun eta material sintetikoen kontserbazioan oinarritzen dira. Teknologia berrien erabilera ondarearen azterketan eta hedapenerako ere aztergai ditu eta ondarearen eta arteen hezkuntza eta didaktikarekin lotutako proiektuetan ere kolaboratzen du Hezkuntza Fakultateko Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika Saileko irakasleekin.

Antolatzailea / Organiza: STMLE / AAMST
Laguntzailea: San Telmo Museoa

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Erakusketak

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin