Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

El viaje con gafas violeta; Pilar Rubio Remiro, Laura Freixas

+ Kultura
Betaurreko Moreekin zikloa
San Telmo Museoa
2021 Urr 06
/ 19:00
Gaztelaniaz

Moderatzailea: Laura Freixas

Bidaia denboran eta espazioan egindako desplazamenduaren emaitza bada, emakumeek mugikortasunarekin eta kanpo-espazioaren esplorazioarekin duten lotura konkista geldoa izan da, baina gogorra, denboran zehar. Emakumeen historia genero-roletarako ezarritako mugak ez betetzeko ahaleginetik ere marraz liteke: kanpokoa, maskulinotasunaren, autonomiaren, ekintzaren eta mugimenduaren ekintza-lurralde gisa; barrukoa, femeninotasunaren, pasiboaren eta mendekotasunaren esfera gisa. Lurralde-logika horiek desarmatzen antzinatik saiatu dira emakumeak, eta garai bakoitzean konfinamenduaren urraketaren adibide nabarmenak egon dira. Emakumeak, subjektu bidaiari gisa, kasu liluragarrien historia luze bat kateatzen du, jakinda kanpoko esperientzia eta mugikortasuna askatasunaren eta autonomiaren esperientzia direla.

Pilar Rubio Remiro editorea, literatur kritikaria, hainbat hedabidetako artikulugilea, kultur kudeatzailea eta liburu aurkezlea da. Bere espezializazio gaiak genero ikuspegidun bidaia, bidaia literatura garaikidea eta Asia eta Afrikako narratibak dira. Gaur egun, La Linea del Horizonte Ediciones-en sortzailea eta zuzendaria da. 1997an Altaïr Viajes liburu-denda sortu zuen Madrilen eta 15 urtez zuzendu zuen. Irakasle, tailerretako koordinatzaile eta bere espezialitateko gaiei buruzko hizlari ere aritzen da. Honako hauek argitaratu ditu, besteak beste: Nuevas estrategias en la narrativa de viajes contemporánea en Diez Estudios sobre literatura de viajes (2006) eta El papel de las mujeres en el descubrimiento del mundo (2018).

Doan, hitzaldia presentzialki ikusteko lekua erreserbatu behar da web bidez. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.

Zuzenean jarraitu ahal izango da museoaren webgunean eta youtube kanalean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu