Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Ley de Cambio Climático y Transición Energética; Juantxo López Uralde

+ Kultura
Agora K2050 zikloa
San Telmo Museoa
2021 Ira 16
/ 19:00
Gaztelaniaz

Gure habitatak klima-aldaketak eragiten dituen inpaktuetara egokitzea eta berotegi-efektuko gasen emisio guztiak murriztea dira joan den maiatzean onartu eta argitaratu zen legearen helburu nagusiak. Arau horrek gure bizitzaren egunerokotasunaren alderdi isilak zeharkatuko ditu.

Nola lortu ekonomia deskarbonizatzea? Erregai fosilen erauzketari amaiera eman ahal izango zaio? Nola garatu energia berriztagarriak biodibertsitatea errespetatuz? Zer egin hirietan mugikortasun motorizatua nabarmen murrizteko edo etxebizitza-parkea birgaitzeko?

Galdera horiek eta beste asko egin ditu Juantxo Lopez Uraldek, Kongresuko Trantsizio Energetikoaren Batzordeko presidenteak, aurkeztuko duen arauak. Lege hori, Juantxoren hitzetan, "Ez da bide baten amaiera, borroka baten hasiera baizik".

Doan, hitzaldia presentzialki ikusteko lekua erreserbatu behar da web bidez. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Zuzenean jarraitu ahal izango da museoaren webgunean eta youtube kanalean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu