Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Biodiversidad, salud y resistencias; Lolita Chávez, Gustavo Duch

+ Kultura
Agora K2050 zikloa
San Telmo Museoa
2021 Eka 30
/ 19:00
Gaztelaniaz

Gure osasuna eta ongizatea planetaren osasunaren mende dago zuzenean. Nazio Batuetatik, António Guterres idazkari nagusiak esan du gizateria naturaren aurkako gerra bat egiten ari dela, eta naturarekin dugun harremana berreraiki behar dugula.

Mundu osoko komunitate indigenek, nekazariek, artzainek edo arrantzaleek badakite beren bizitza eta ongizatea aniztasun biologikoaren mende daudela, eta aniztasun horren parte gara gu ere. Lurrarekin bat egite horren ondorioz, mundu osoko komunitate eta kolektibo askok aurre egin behar izan diete pertsonen eta komunitateen oinarrizko eskubideak urratzen dituzten meatzaritzako, basogintzako, energiako eta mota desberdinetako  jarduerek lurraldean eragiten dituzten hondamendiei.

Agora honetan aniztasun biologikoaren erabilera iraunkorrerako ezagutzak dituzten eta eskubideak defendatzen protagonista diren pertsonak izango ditugu gurekin, aniztasun honen pribatizazioaren eta suntsipenaren aurka borrokatzen ari direnak.

- Lolita Chávez, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta Guatemalako lider indijena, baliabide naturalak zaintzearen aldeko borrokan erreferente internazionala.
- Gustavo Duch, albaitaria, idazlea eta elikadura subiranotasunaren aldeko ekintzailea.


Doan, hitzaldia presentzialki ikusteko lekua erreserbatu behar da web bidez. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Zuzenean jarraitu ahal izango da museoaren webgunean eta youtube kanalean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu