Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Erdaretatik bertsotara

+ Kultura
"Bilintxen menda" hamabostaldia: mahai-ingurua
Erdaretatik bertsotara
Okendo K.E.
2021 Mai 06
/ 19:00
Euskaraz
90 minutu
Euskaraz

Bilintx erabat donostiarra eta euskalduna zen, baina, gaur egungo hainbat bertsolarik bezala, beste sustrai batzuk ere bazituen. Dionisio Ureña, aitona, Huelvako Ayamonten jaioa zuen, Portugalgo mugan.

Erdaretatik plazetarako urratsa egin duten hiru lagunen lekukotasunak bilduko ditugu: Jone Uria, Jon Maia eta Aitor Servier bertsolarienak. Amagoia Mujika kazetariak gidatuko du saioa.

Oharra: Gonbidapenak maiatzaren 5eko goizeko 11:30etik aurrera lortu ahal izango dira donostiakultura.eus/sarrerak webgunean eta Okendo Kultur Etxean.

Areto nagusia.

Aforoa mugatua: 70 plaza.

Antolatzailea: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu