Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

...Gerturatu eta lau

+ Kultura
...Gerturatu eta lau
Larratxo K.E.
2021 Mai 06
/ 18:30
Euskaraz
Euskaraz

Beti esan izan da bertsolaritza taldeko ekintza bat dela. Baina, zenbateraino aztertu dugu taldetasun hori? Nolakoa litzateke bertsolaritzaren egitura bera feministagoa, kooperatiboagoa eta horizontalagoa balitz? Bertsolaritza elementu askok osatzen dute, eta batzuetan joera izaten dugu elementu horiek era isolatuan aztertzeko. Bertsolaria eta gai-jartzailea. Bertsolaria eta entzulea. Kantatzen dena eta kantatzen duen gorputza. Testua eta kantaera. Muga zurrunak ezarri ordez horiek lausotu eta bertsolaritza beste leku batetik biziko bagenitu, ez ote genuke sorkuntzarako leku eta bide berririk aurkituko?

Urrutitik begiratu izan ditugun pieza horien arteko harremana beste modu batean lantzeko ahalegina da GEL ("Gerturatu eta lau"). Lau saiotan eta lau ardatzetan egituratu dugu proposamena: bertsolarien erabakimena; entzuleen erabakimena; kantaera eta gorputzen arteko harremana. Horiek dira landuko ditugun ardatzak.

Tangramaren paradoxak dio pieza berdinekin egitura berdinak eraikita ere, emaitza ezberdina izaten dela. Hari horretatik tiraka, oholtza gaineko botere harremanak berdin eraikitzen al dira kasu guztietan? "Bertso-maila" esaten diogun hori, gauza bera al da ahots guztientzat? Praktikaren teoriatik edo, nahi bada, teoriaren praktikatik, saiakera bat egingo dugu, porrota ere arrakastatzat jota.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu