Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Liburu Baby Kluba online

LIBURU BABY KLUBA 2019-2020

Jarduera online moduan eskaintzen da 2021eko urtarriletik aurrera.

Liburu Baby Kluba 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Umeak heldu batekin egongo dira eta azken honek ere jardueran parte hartuko du.

Jardueraren ardatza eta abiapuntua liburua da, eta jokoak eta abestiak ere tartekatzen dira. Helburu nagusia umeengan, txikitatik, eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da. Kulturaniztuna da eta, horregatik, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez garatzen da.

Liburu Baby Kluba online programak bai bideoak, bai bideio-deien (Zoom) bidezko saioak eskaintzen ditu.

Bideoak direla eta, hamabostero, hiru argitaratzen dira, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Euskarazkoak zeinu hizkuntzan ere eskaintzen dira, Eskuaire bitartekaritza zerbitzuak eskainiak. Horietan, ipuinak eta abestiak entzuteko aukera dago, baita parte hartzeko ere. Eskuragarri daude Donostia Kulturako Youtubeko kanaleko erreprodukzio-zerrenda honetan.

Bideo-deiaren bidez garatzen diren saioetan familiek ipuinez eta abestiez gozatzen dute elkarrekin, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Hauetan parte hartzeko izena eman behar da, agendako formularioaren bidez.

Saio hauen egun zehatzak Donostia Kulturako agendan kontsulta daitezke.

Liburu Baby Kluba Mestiza elkartearen eskutik garatzen da, 2009tik aurrera, Donostia Kulturako liburutegien sarearekin kolaboratzen duen elkartea.

 

 BIDEOA

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save