Liburu Baby Kluba 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Umeak heldu batekin egongo dira eta azken honek ere jardueran parte hartuko du.
Jardueraren ardatza eta abiapuntua liburua da, eta jokoak eta abestiak ere tartekatzen dira. Helburu nagusia umeengan, txikitatik, eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da. Kulturaniztuna da eta, horregatik, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez garatzen da.
Doan izango da, sarrera librea aforoa bete arte. Talde txikiak izango dira, eta higiene neurriak zainduko dira.
Egutegia: 2022 apirila-ekaina
2021eko urtarriletik irailera bitarte ekimena online izan zen, pandemia medio, eta Bideoak ikus daitezke oraindik webguneko atal honetan edo Donostia Kulturako Youtubeko kanaleko erreprodukzio-zerrenda honetan.
Liburu Baby Kluba Mestiza elkartearen eskutik garatzen da, 2009tik aurrera, Donostia Kulturako liburutegien sarearekin kolaboratzen duen elkartea.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa