Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Sugarren mende, Asisko Urmeneta

Literatura
Komikiak: solasaldia
Sugarren mende, Asisko Urmeneta
Intxaurrondo K.E.
2021 Mai 11
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Euskaraz
Euskaraz

Igor Leturiak euskaraz zuzendutako solasaldian, Asisko Urmenetaren Sugarren mende (2021) komikia aztertuko dugu.

Egilea bertan egongo da.

Asisko Urmeneta (Iruñea, 1965- ) nafar irudigile eta komikilaria da. Bere lehen pausoak komikilari gisa Korrok eta Napartheid fanzineetan eman zituen, eta ondoren hainbat prentsa kolaborazio egin du. Bere komikien artean, besteak beste, Gartxot,Eusklabo Alaiak, 1620, Nafarroa Beheragaina, eta AztiHitza (Literatura Lanaren Ilustrazioa modalitateko Euskadi Literatura Saria).

Sugarren mende eleberri grafikoak XVI eta XVII. mendeetako sorginkeriagatiko jazarpenak jasotzen ditu. Garai hartako pertsonen tragedia kontatzen da, beren testuinguru historiko eta geografikoan.

OHARRA: JITSI MEET bidez konektatu ahal izango da solasaldira, aldez aurretik izena ematen: intxaurrondoliburutegia@donostia.eus helbide elektronikoan edota 943 48 34 02 telefonora deitzen.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu