Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Tupust!, Tupust! kolektiboa

Literatura
Komikiak: solasaldia
Tupust kolektiboa
Intxaurrondo K.E.
2021 Api 27
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Euskaraz

Igor Leturiak euskaraz zuzendutako solasaldian, Tupust! kolektiboaren Tupust! komikia (2019) aztertuko dugu.

Ainara Azpiazu Axpi eta Maitane Gartziandia egileak bertan egongo dira.

Tupust! komiki antologia feminista honen atzean, izen bereko kolektiboa dago. Tupust! Kolektiboaren helburu nagusienak dira, haien arabera: "komikia eta feminismoa uztartzea; egileen arteko sare bat osatzea; sare hori lan eta proiektu berriak abiarazteko baliatu ahal izatea, izan ditzakegun zalantzak gainontzeko taldekideekin partekatzeko eta, azken finean, elkarri laguntzeko balio dezakeen komunitate bat sortzea; gure intereseko hitzaldi, erakusketa, egitasmo eta abarrak antolatzea eta sustatzea, tartean, Tupust! komiki feministaren argitalpena bera".

Tupust! antologia osatzen duten istorio guztiak niaren inguruan gorpuzten dira; komiki guztiek hitz egiten dute, era batean ala bestean, niari buruz.

OHARRA: JITSI MEET bidez konektatu ahal izango da solasaldira, aldez aurretik izena ematen: intxaurrondoliburutegia@donostia.eus helbide elektronikoan edota 943 48 34 02 telefonora deitzen.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu