Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

La cólera, Santiago García & Javier Olivares

Literatura
Komikiak: solasaldia
Intxaurrondo K.E.
2021 Api 13
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Gaztelaniaz
90 minutu

Juan Manuel Diaz de Guereñuk gaztelaniaz zuzendutako komiki-solasaldian, Santiago García (Madril, 1968) eta Javier Olivaresen (Madril, 1964) La cólera (Astiberri, 2020) komentatuko dugu.

Santiago Garcíak, kazetaritzan lizentziaduna eta geroago Artearen Historian lizentziaduna, komikigile eta itzultzaile gisa hasi zuen bere ibilbide profesionala. 2003an bere gidoiak idazten hasi zen "Artículo 20" aldizkarian eta 2004an bere lehen albuma argitaratu zuen, El Vecino. Artearen Historian egin zuen doktore-tesia La novela gráfica (Astiberri, 2010) liburu teorikoa argitatzeko balio izan zitzaion. 2018an Javier Olivaresekin egin zuen Las Meninas Eisner sarietarako izendatu zuten eta baita David Rubinekin batera egin zuen Beowulf komikia.

Javier Olivares, ilustratzailea eta komikigilea, 1980ko hamarkadan hasi zen Madriz aldizkarian, eta ordutik hainbat aldizkaritan, El País Semanal, El Mundo, Boston Globe..., uztartu ditu bere lana eta haurrentzako zein helduentzako liburuen ilustrazioa. Santiago Garcia gidoilariarekin batera El extraño caso del doctor Jekyll y mister Hyde eta Las meninas argitaratu ditu, besteak beste.

La cólera, Homeroren Iliadako Akilesen istorioan oinarritzen da, baina haratago doa: Dardaneloetako itsasarteko hondartza batean zenbait astez iraun zuen gizon baten amorruaren istorioa da. Europako zibilizazioaren lehen historia.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu