Juan Manuel Diaz de Guereñuk gaztelaniaz zuzendutako komiki-solasaldian, Santiago García (Madril, 1968) eta Javier Olivaresen (Madril, 1964) La cólera (Astiberri, 2020) komentatuko dugu.
Santiago Garcíak, kazetaritzan lizentziaduna eta geroago Artearen Historian lizentziaduna, komikigile eta itzultzaile gisa hasi zuen bere ibilbide profesionala. 2003an bere gidoiak idazten hasi zen "Artículo 20" aldizkarian eta 2004an bere lehen albuma argitaratu zuen, El Vecino. Artearen Historian egin zuen doktore-tesia La novela gráfica (Astiberri, 2010) liburu teorikoa argitatzeko balio izan zitzaion. 2018an Javier Olivaresekin egin zuen Las Meninas Eisner sarietarako izendatu zuten eta baita David Rubinekin batera egin zuen Beowulf komikia.
Javier Olivares, ilustratzailea eta komikigilea, 1980ko hamarkadan hasi zen Madriz aldizkarian, eta ordutik hainbat aldizkaritan, El País Semanal, El Mundo, Boston Globe..., uztartu ditu bere lana eta haurrentzako zein helduentzako liburuen ilustrazioa. Santiago Garcia gidoilariarekin batera El extraño caso del doctor Jekyll y mister Hyde eta Las meninas argitaratu ditu, besteak beste.
La cólera, Homeroren Iliadako Akilesen istorioan oinarritzen da, baina haratago doa: Dardaneloetako itsasarteko hondartza batean zenbait astez iraun zuen gizon baten amorruaren istorioa da. Europako zibilizazioaren lehen historia.
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa