Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Los últimos románticos, Txani Rodríguez

Literatura
Solasaldia
Txani Rodríguez
Okendo K.E.
2021 Urt 15
/ 18:30
Libre, jarleku guztiak bete arte
Gaztelaniaz

Los últimos románticos nobelari buruz arituko da Txani Rodriguez Ylenia Benitorekin.

Oharra: Aldez aurretik eman behar da izena korreo elektronikoz (okendokulturetxea@donostia.eus) edo telefonoz (943 290672). Soilik hartuko dira kontuan urtarrilaren 11ko goizeko 10:00etatik ondoren bidalitako mezuak. Edukiera: 75 eserleku.

Txani Rodríguez (Laudio, 1977) kazetaria, gidoilaria eta idazlea da. Lo que será de nosotros (2008), Abuztua (2013), Si quieres, puedes quedarte aquí (2016) eta Los últimos románticos (2020) eleberriak argitaratu ditu. Horretaz gain, El corazón de los aviones (2006) kontakizun-liburua eta hainbat komiki idatzi ditu; adibidez, La carrera del sol (2008), hainbat hizkuntzatara itzulita. Radio Euskadiko Pompas de papel saioan parte hartzen du eta hainbat hedabidetan kolaboratzen du, El Correo egunkariko Territorios gehigarri kulturalean, besteak beste, Escola d'Escriptura de l'Ateneu Barcelonès eta ALEA Literatur Elkarteko irakaslea da.

Kazetaritza ikasitakoa, Ylenia Benitok (Irun, 1986) bere burua irakurle eta zinemagile amorratutzat du. 22 urte zituenetik aritu da kazetari lanetan. Liburuekiko zaletasunak bultzatuta, eta 2017an liburu-denda zabaldu zuen Irunen. Denbora gutxian, topaleku berezia bihurtu zen, liburu eta irakurleentzat. Bronte liburu-dendak 2019ko abuztuan itxi zituen ateak.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu