Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Hau ez da poesia (edo bai); Hitzen Uberanen X. urteurrena

Literatura
Errezitala
Hitzen Uberan
Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
2020 Aza 26
/ 18:30
Libre, jarleku guztiak bete arte
Euskaraz
Euskaraz

Hitzen Uberan literatur webgunearen hamargarren urteurrena ospatzeko, solasaldi-irakurraldi bat antolatu dugu. Poesiari helduko diogu. Baina hau poesia da, edo ez?

Ixiar Rozas, Goiatz Labandibar eta Mikel Sotok lan ugari egin dituzte poesiaren mugetan; soinuaren, teoriaren eta narratibaren ekarpenak ere txertatuz. Hiru autoreen proposamenak ezagutuko ditugu, solasean, eta, jarraian, zuzenean entzungo ditugu zerbait errezitatzen.

Ekitaldirako sarrera gonbidapen bitartez da eta lortzeko, aldez aurretik izena eman behar da donostiakoliburutegiak@donostia.eus e-postaren bidez. Gehienez 2 gonbidapen eskatu ahal izango dira eta bakoitzaren izen-abizenak zehaztu behar dira. Epea ostegunean, eguerdiko 12:00etan, amaituko da eta gonbidapenak Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan jaso ahalko dira ostegunean arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu