Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Buyan: heriotzaren uhartea, Martin & Xabier Etxeberria eta Aritz Trueba

Literatura
Komikiak: solasaldia
Intxaurrondo K.E.
2020 Aza 10
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Euskaraz

Igor Leturiak euskaraz zuzendutako solasaldian, Martin  eta Xabier Etxeberria (Zarautz, 1974) gidoilarien eta Aritz Trueba (Donostia, 1980) irudigilearen Buyan: heriotzaren uhartea (2019) lana aztertuko dugu. Saio honetan, egileak bertan egongo dira.

Martin & Xabier Etxeberria anaiek haur literaturako ipuin bat elkarrekin idazteko saiakera egin zuten, "Airean ere negu usaina nabari da" (1999,)  eta Lizardi Saria eman zieten. Ordutik, sortzaile tandem gisara, lan ugari idatzi dituzte bai haur literaturan, bai helduen literaturan eta baita azkenaldian komikigintzan ere. Edozein modutan, norberak bakarka lan gehiago argitaratuak ere baditu.

Aritz Trueba, EHUko Arte Ederretan lizentziatua; pintura, marrazketa eta animazioan espezializatu den artista da. Telebistarako marrazki bizidunak egiten hasi zen eta ondoren ilustrazio mundura pasa zen koloreztatzeko liburuxkak eginez. Bioteknologiako animazio eta diseinu lanak egiten ere ibili zen. Ibilbide honek Ikastolen Elkartera eraman zuen eta gaur egun hezkuntza-materialari itxura ematen dio. Horrez gain, zazpi urte eman ditu Xabier eta Martin Etxeberria anaien gidoia duen lan historiko fantastikoa den Buyan komikiari forma ematen.

Buyan fantasia edo abentura epiko bat da. XIII. mendean dago kokatuta, egun Errusia den lurraldean, eta bere herrixkatik aterako den Maansi izeneko gazte bat du protagonista. Europarantzat zabaltzen ari den Mongoliako Inperioaren eta Zaldun Teutoniarren gurutzaden sasoian, protagonista kontrako bidetik joango da itsaso alderantz, Buyan izeneko uharte mitikoaren bila.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu