Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Rey Carbón, Max

Literatura
Komikiak: solasaldia
Intxaurrondo K.E.
2020 Abe 15
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Gaztelaniaz

Juan Manuel Díaz de Guereñuk gaztelaniaz zuzendutako solasaldian, Max (Bartzelona, 1956) komikigilearen Rey Carbón (2018) lanari buruz hitz egingo dugu, ANTONIO ALTARRIBA bertan dela.

Max, Francesc Capdevila ezizenaz ezaguna, diseinua eta komikigintza lantzen dituen ilustratzailea da, baita Espainiako komikigintzako figura garrantzitsuenetako bat ere. Bere hastapenetatik, Gustavo edo Peter Pank bezalako pertsonaia ospetsuak sortu zituenetik, bere oraintsuko Bardineraino, Maxek erregistro eta genero guztietan mugitzeko gai den errepertorio grafiko eta narratiboa hedatu du. Bere ildo argiarekin eta ingurunearen nagusitasunarekin, istorio umoretsuak, amorratuak, tristeak, surrealistak... kontatzen ditu, beti sentiberatasun ezohikoarekin eta haustura eta esperimentaziorako borondate nabariarekin.

Rey Carbón bere itxurazko sinpletasun grafikoaren azpian ideia ugari ezkutatzen dituen istorio bat eskaintzen digu, baina ideia horiek iradokita baino ez daude eta irakurlearen interpretazioa eskatzen dute. Maxek, Plinioren alegiatik abiatuta, haria (narratiba) eta ingurua (irudia) gauza bat eta bera diren istorio bat irudikatzen du, eta fluxu bisual aske bat proposatzen digu, non marrazkiak bere kabuz eta bere buruari buruz hitz egiten duen.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu