Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Walden, Henry David Thoreau

Literatura
Literatur solsaldia: Beste munduak, beste geografiak, beste lekuak
Intxaurrondo K.E.
2020 Mar 26
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Gaztelaniaz
Bertan behera

"Beste munduak, beste geografiak, beste lekuak" zikloaren barruan, Iñaki Urdanibiak zuzenduko duen seigarren solasaldian  Henry David Thoreau (Concord, 1817—1862) egilearen Walden (1854) lanari buruz hitz egingo dugu.

Henry David Thoreau estatubatuar idazle, poeta eta filosofoa izan zen. Thoreau nekazaria, naturalista, hizlaria eta arkatz egilea izan zen. AEBetako literaturaren sortzaileetako bat, desobedientzia zibileko praktiken kontzeptualizatzailea ere bada.

Walden (jatorrian Walden, life in the woods edo "bizitza basoetan") saiakera bat da, egileak berak eraikitako etxola batean bizi izan zen bi urte, bi hilabete eta bi egun kontatzen dituena, Walden aintziratik gertu. Bizitza bakartiaren proiektu honekin, aire zabalean, bere elikagaiak landuz eta bere bizipenak idatziz, Thoreauk erakutsi nahi zuen naturan bizitzea gizarte industrialaren esklabotzetatik askatu nahi duen gizaki librearen benetako bizitza dela, eta naturaren baliabideak, bere arauak, bere sariak, gizakiak ahaztu behar ez dituen bide bat direla.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu