Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Las ciudades invisibles, Italo Calvino

Literatura
Literatur solsaldia: Beste munduak, beste geografiak, beste lekuak
Intxaurrondo K.E.
2020 Ots 20
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Gaztelaniaz

"Beste munduak, beste geografiak, beste lekuak" zikloaren barruan, Iñaki Urdanibiak zuzenduko duen bosgarren solasaldian Italo Calvino (Kuba, 1923—Siena, 1985) egilearen Las ciudades invisibles (1972) lanari buruz hitz egingo dugu.

Italo Calvino, italiar kazetari eta idazlea, batez ere ipuin eta nobeletan aditua, emigrante italiarren semea, Kuban jaio zen, baina Italiara goiz itzuli zen. Ikasketak utzi behar izan zituen Bigarren Mundu Gerraren ondoren, non faxismoaren aurka borrokatu zen partisano bezala eta 1944an Italiako Alderdi Komunistan afiliatu zen. Hiru urte beranduago bere lehen eleberria argitaratu zuen, Los senderos de los niidos de araña, non erresistentzian izandako esperientzia kontatzen zuen. Gerra amaitzean, Turingo Unibertsitatean literatur ikasketak jarraitu zituen, eta Einaudi argitaletxearentzat lan egiten hasi zen, honekin bizitza osoan lan egin zuelarik.

Hiri ikusezinak Marko Polok Kublai Kan tatariarren enperadoreari egiten dion bidaia kontakizun sorta batez osatuta dago. Enperadore honi irudimenezko bidaiari batek ezinezko hiriez hitz egiten dio: zabaltzen doan hiri mikroskopiko bat, hedatzen ari diren hiri zentrokide ugariz osatua, amildegi baten gainean zintzilik dagoen armiarma-hiri bat, edo Moriana bezalako bi dimentsioko hiri bat... Egilearen beraren hitzetan, liburuak hiriaren denboraz kanpoko ideia bat ekartzen du gogora, eta, batzuetan inplizituki eta beste batzuetan esplizituki, hiri modernoari buruzko eztabaida bat garatzen du.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu