Igor Leturiak euskaraz zuzendutako solasaldian, Belatz (Iruñea, 1974) komikigilearen Gerezi garaia (2017) lana aztertuko dugu.
Mikel Santos 'Belatz'ek ilustrazioa eta komikigintza ditu ofizio. Mikel Urmenetaren sortze-taldearen parte da eta, bai nazio zein nazioarte mailan, hainbat haur-ipuin ilustratu du. Horien artean, nabarmentzekoa da Tim Burtonek berak zuzendutako Pesadilla antes de Navidad (Penguin) filmaren komikirako egokitzapena. Horrez gain, elkarlanean egindako eta hainbat hizkuntzatan argitaratutako testu-liburutan parte hartu du. Osasuna Fundazioarentzat 90 minutos en el Reyno eta Nafar Gobernuarentzat Una aventura en tres tiempos komikien egilea da ere.
Gerezi garaia Lucio Urtubia nafar anarkistari buruzko eleberri grafikoa da. Cascanten emandako haurtzaroa, lehen banku-desjabetzeak, poliziei iskintxo egiteko asmatutako trikimailuak, familia-kontuak, Citibank banketxearekin egindako negoziazioa, muga-zeharkaldiak... Guztia edo ia guztia kontatuko digu Luciok akzioz eta ekintzaz betetako orri hauetan.
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa