Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Ventiladores Clyde, Seth

Literatura
Komikiak: solasaldia
Intxaurrondo K.E.
2020 Urr 13
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Gaztelaniaz

Juan Manuel Díaz de Guereñuk gaztelaniaz zuzendutako solasaldian, Seth (Ontario, 1962) komikigilearen Ventiladores Clyde (2004) lanari buruz hitz egingo dugu.

Seth, Gregory Gallant-en ezizena, idazle, ilustratzaile eta komikigile kanadar bat da. Torontoko Ontario College of Art-en ikasi zuen. 1991n bere komiki propioa kaleratu zuen, Palookaville, Drawn & Quarterly zigiluak argitaratua eta gaur egun oraindik argitaratzen dena. Sail honen lehen bilduma, eleberri grafiko bezala, gaztelaniaz argitaratu zen La vida es buena si no te rindes izenburuarekin, eta bigarrena Ventiladores Clyde.

Ventiladores Clyde  bi anaien istorioa da, zeintzuk negozio eredu berriekin eta aurrerapen teknologiko etengabeekin lehiatzeko gai ez den familia enpresa zaharkitua mantentzeko borrokan ari diren. Honela, Sethek, familia istorio hunkigarri bat azaltzen du, desadostasunez betea, giro narratibo desolatzaile eta malenkoniatsu bat eragiten duena. Obra hau da, ziurrenik, Seth marrazkilariaren lanik garrantzitsuena, Amerikako komiki independentearen ezinbesteko izenetako bat, eta hari eskaini dizkio hogei urte inguru.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu