Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Joana Maiz, Yurre Ugarte eta Joseba Larratxe

Literatura
Komikiak: solasaldia
Intxaurrondo K.E.
2020 Urt 14
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Euskaraz
Euskaraz

Igor Leturiak euskaraz zuzendutako solasaldian, Yurre Ugarte (Tolosa, 1965) gidolariaren eta Joseba Larratxe (Irun, 1985) marrazkilariaren lana aztertuko dugu. Egileak bertan egongo direlarik.

Yurre Ugarte gipuzkoar idazle eta gidoilaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritza ikasi zuen eta ondoren Zinemagintza-Bideogintza eta Argazkilaritza ikasketetan murgildu zen Londresen. Bere lehenengo sei laburmetraiak bertan burutu zituen. Literaturgintzan, 2006. urtean Ezin Ihesi antzezlana idatzi zuen, eta ondoren haur literaturan eta komikigintzan aritu da.

Joseba Larratxe, Josevisky, marrazkilari eta komikigile gipuzkoarra da. Donostian Arkitektura ikasketak egin bitartean Berria egunkarirako eta Nabarra zein Aldiri aldizkarietarako kolaborazioak egiten hasi zen. Bere komikien artean, Isidoro Fagoaga : bada tenorea! eta Eneko Aritza, lehen errege baskoia, besteak beste.

Joana Maiz komikia, egileen arabera, erresistentziari buruzko kontakizun bat da. Bi emakume dira komiki honetako protagonistak. Bata, Joana Maiz gaztea, Euskal Herriaren historiari buruzko dokumental bat filmatu nahian dabilena, eta bestea, Lauren Odriozola, bere bizilekutik kaleratua ez izateko defendatu behar duen adineko emakume baserritarra. Biak batzen dituen zerbait bada: beren ingurunetik baztertu nahi dituzte, baina ez dute amore emango eta egoera zailari aurre egingo diote.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu