Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

17 segundo, Kirmen Uribe (eta lagunak)

Literatura
Kirmen Uribe
Antzoki Zaharra
2019 Abe 19
/ 19:30
Gonbidapenarekin
Euskaraz
Euskaraz

New Yorken bizi den Kirmen Uribe euskal idazleak 17 Segundo (Susa) poema-liburu berriaren irakurraldi musikatua egingo du Antzoki Zaharrean.

Musikari lagunekin osatu du ikuskizun berezi eta bakarra. Soilik bi aurkezpen izango dira, Donostiako hau eta Bilbon Kafe Antzokian. Ekitaldiaren hasieran Jon Garañorekin liburuaz elkarrizketatuko du.

Gonbidatu berezia: Mikel Urdangarin

17 Segundo Uriberen bigarren poema-liburua da Bitartean heldu eskutik entzutetsu haren ondoren. 17 urtez idatzitako poemak biltzen ditu, 2002 eta 2019 urteen bitartean.

Gonbidapenak: abenduaren 12tik aurrera jaso ahalko dira antzokiko leihatilan (11:30-13:30 / 17:00-20:00). Pertsona bakoitzeko 4 gonbidapen gehienez.

Antolatzaileak: Donostia Kultura eta Susa argitaletxea.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu