"Beste munduak, beste geografiak, beste lekuak" zikloaren barruan, Iñaki Urdanibiak zuzenduko duen hirugarren solasaldian Karel Capek (Malé Svatoňovice, 1890 — Praga, 1938) egilearen La guerra de las salamandras (1936) lanari buruz hitz egingo dugu.
Karel Capek, antzerkigile eta nobelagile txekiarra, XX. mendearen lehen erdialdeko nabarmenetako bat izan zen. Filosofia ikasi zuen eta, arlo honetan saiakera batzuk argitaratu zituen arren, El pragmatismo (1918), batez ere fikziozko literaturan eta kazetaritzan aritu zen. Munduko zientzia fikzioaren aitzindarietako bat da, eta berari zor zaio (berak anaiari egotzi zion arren) "robot" hitzaren sorrera, R.U.R. (Rossum robot unibertsalak, 1920) bere antzezlanean lehen aldiz erabili zena.
La guerra de las salamandras nazismoaren satiratzat hartzen den tonu ironikoko distopia bat da. Bertan, nazien arriskua, boterera azkar igotzea eta, batez ere, munduko gobernuek Hitlerren makineria propagandistiko eta politikoari galga jartzeko zuten ezintasuna kritikatzen ditu Capekek.
Alemania naziak Polonia inbaditu baino urtebete lehenago hil zen Capek, egileak iragarritako Bigarren Mundu Gerra hasiz.
Donostia Kultura 2019 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa