Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

En la cocina con Kafka, Tom Gauld

Literatura
Komiki-solasaldia
Intxaurrondo K.E.
2019 Abe 10
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Gaztelaniaz


Juan Manuel Díaz de Guereñuk gaztelaniaz zuzendutako solasaldian, Tom Gauld (1976, Aberdeenshire) komikigilearen  En la cocina con Kafka (2017) lanari buruz hitz egingo dugu.

Tom Gauld, komikigile eta irudigile eskoziarra da. Edinburgoko College of Art-en egin zituen ilustrazio ikasketak. Ezaguna da batez ere bere hiru nobela grafiko arrakastatsuengatik: The Gigantic Robot, Goliath eta You're All Just Jealous of My Jetpack. Gaur egun, bere hitzetan, "Goliath baino luzeagoa izango den lan batean" dihardu.

En la cocina con Kafka prentsan argitaratutako ehun eta berrogeita hamar komiki-banda biltzen dituen albuma da (batez ere, The Guardian-en argitaratutakoak). Bineta hauetan idazle eta liburu klasiko eta modernoen inguruan egiten diren txantxak dira nagusi. Bertan, Gauldek hizketak eta hartu-emanak gurutzatzen ditu pop kultura, literatura, zientzia, idazle, eta liburutegien artean, eta guztia umorez eta ironiaz beterik.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu