"Beste munduak, beste geografiak, beste lekuak" zikloaren barruan, Iñaki Urdanibiak zuzenduko duen bigarren solasaldian Cristina de Pizan (Venezia, 1364 - Poissy, 1430 inguruan) egilearen La ciudad de las damas (1405) liburuari buruz hitz egingo dugu.
Christine de Pizan, filosofo, poeta humanista eta italiar idazlea, txikitatik Frantzian bizi izan zen, non ikasteari ekin zion, Erdi Aroan ohikoa ez zena. Alarguna eta hiru seme-alabekin hogeita bost urte zituelarik, auzitan aritu izan zen maiz bere senarraren ondarea eskuratu ahal izateko eta idazteari ekin zion bizirauteko. Emakumeen artean lehenengo idazle profesionala izan zela esan daiteke. Gaur egun, idatzi zituen lanetatik, hogeita hamazazpi kontserbatzen dira.
La Ciudad de las Damas feminismo modernoaren aurrerapenatzat jo daiteke. Idazlan honekin bere obra burutu zuen, non poesia, historia, eta gai moralizatzaileak landu zituen. Bere argudioen modernotasunak harritu egiten du, eta baita lantzen dituen gaiek ere: bortxaketa, sexu-berdintasuna, emakumeen ezagutzarako sarbidea, eta abar. Gai hauek emakumeen historiarako eta mendebaldeko pentsamendurako obra nagusi bihurtzen dute liburu hau.
Donostia Kultura 2019 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa