Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

La ciudad de las damas, Cristina de Pizán

Literatura
Literatur solsaldia: Beste munduak, beste geografiak, beste lekuak
Intxaurrondo K.E.
2019 Aza 21
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Gaztelaniaz

"Beste munduak, beste geografiak, beste lekuak" zikloaren barruan, Iñaki Urdanibiak zuzenduko duen bigarren solasaldian Cristina de Pizan (Venezia, 1364 - Poissy, 1430 inguruan) egilearen La ciudad de las damas (1405) liburuari buruz hitz egingo dugu.

Christine de Pizan, filosofo, poeta humanista eta italiar idazlea, txikitatik Frantzian bizi izan zen, non ikasteari ekin zion, Erdi Aroan ohikoa ez zena. Alarguna eta hiru seme-alabekin hogeita bost urte zituelarik, auzitan aritu izan zen maiz bere senarraren ondarea eskuratu ahal izateko eta idazteari ekin zion bizirauteko. Emakumeen artean lehenengo idazle profesionala izan zela esan daiteke. Gaur egun, idatzi zituen lanetatik, hogeita hamazazpi kontserbatzen dira.

La Ciudad de las Damas feminismo modernoaren aurrerapenatzat jo daiteke. Idazlan honekin bere obra burutu zuen, non poesia, historia, eta gai moralizatzaileak landu zituen. Bere argudioen modernotasunak harritu egiten du, eta baita lantzen dituen gaiek ere: bortxaketa, sexu-berdintasuna, emakumeen ezagutzarako sarbidea, eta abar. Gai hauek emakumeen historiarako eta mendebaldeko pentsamendurako obra nagusi bihurtzen dute liburu hau.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu