Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Egunero hasten den musika

Literatura
Poesia Orduak
Egunero hasten delako
Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
2019 Ira 09
/ 19:30
Gonbidapenarekin
Euskaraz
Euskaraz

Koruko Herasen pianoaren laguntzaz, Egunero hasten delako nobelatik abiatuta, Ramon Saizarbitoriaren obra osoko zati hautatuen irakurraldia egingo dute Koldo Izagirre eta Iban Zalduak. Saizarbitoriaren mundu literario eta musikalaren barnako bidaia bat izango da. Honenbestez, bidaia sentimental bat, idazlearena baina baita, neurri batean, euskal kulturan ikur bihurtu den belaunaldi oso batena ere. Taldean: Koruko Heras, Koldo Izagirre, Iban Zaldua, Mendiola, Jabier Muguruza, Irene Ojanguren, Txeliz Oroz eta Mertxe Parra.

Sarbidea gonbidapenarekin izango da. Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan banatuko dira, emanaldaren egunean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu