Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Lefeu o La demolición, Jean Améry

Literatura
Solasaldia: Europar literaturak
Intxaurrondo K.E.
2019 Mai 16
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Gaztelaniaz

"Europar literaturak" zikloaren barruan, Iñaki Urdanibiak zuzenduko duen azkeneko solasaldian Jean Améry (Viena, 1912 - Salzburgo, 1978) egilearen Lefeu o La demolición (1974) nobelari buruz hitz egingo dugu.

Hans Mayer, ezizenez Jean Améry, Austrian jaiotako idazle eta saiogile judua izan zen. Auschwitzeko deuseztatze-esparruan egon zen. Gerra ondoren, bere bizimodua aurrera ateratzeko, suitzar prentsa-agentzia batentzat idazten zituen artikuluak, eta nobela bakar bat argitaratu zuen bere burua hil baino lehen.

Lefeu o La demolición nobelan Lefeu margolariak bere lantegi eta bizileku den eraikinaren eraispenaren zain dagoen bitartean, ozenki meditatzen du: bere bizitza eta lana hondamen bihurtu duen mundu suntsitzaileari nola egingo dion aurre azaltzen digu. Bere hutsegiteak mundu suntsitzaile baten porrot orokorra nabarmen utziko du.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu