Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

El hospital de la transfiguración, Stanislaw Lem

Literatura
Solasaldia: Europar literaturak
Intxaurrondo K.E.
2019 Mar 21
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Gaztelaniaz

"Europar literaturak" zikloaren barruan, Iñaki Urdanibiak zuzenduko duen seigarren solasaldian Stanislaw Lem (Lwów, 1921 – Krakovia, 2006) egilearen El hospital de transfiguración (1948) nobelari buruz hitz egingo dugu.

Stanislaw Lem, egile poloniarra, fikziozko zientzia konplexuaren ikonoa izan zen. Ironia-kutsuak eta tonu filosofikoak bereizten dute bere lana. Bigarren Mundu Gerran erresistentzian egon zen. Gerra bukatu ondoren, Medikuntza ikasketak bukatu eta argitaratzen hasi zen maiz. Bere gaiak nagusiki teknologiari, eta gizakiek egiten duten honen erabilerari buruzkoak izaten dira, edota gizakiek estralurtarrekin eduki dezaketen kontaktuari buruzkoa ere.

El hospital de la transfiguración Stanislaw Lem egilearen lehenengo eleberria izan zen, Poloniako nazien okupazioari buruzko idazlan gogorra. Poloniaren inbasioaren lehenengo hilabetetan girotua, Stefan Trzyniecki-ren istorioa azaltzen digu. Stefan mediku gazte bat da eta urrutiko baso batean kokaturiko ospitale psikiatriko batean aurkitzen du lana. Bertan, zenbait doktore sadikok buru-eriei saiakuntza krudelak egiten dizkiete eta, bitartean, naziek erietxea SS-ren ospitale bihurtu nahi dute.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu