Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Espacios en blanco, Miguel Francisco

Literatura
Komiki-solasaldia
Intxaurrondo K.E.
2019 Ots 12
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Gaztelaniaz

Juan Manuel Díaz de Guereñuk gaztelaniaz zuzendutako solasaldian, Miguel Francisco (Badalona, 1968) komikigilearen  Espacios en blanco (2017) lanari buruz hitz egingo dugu.

Miguel Franciscok, besteak beste, Brugueran eta Ediciones B argitaletxetan egin du lan, eta ibili da publizista lanetan, animazioan eta bideo-jokoen munduan ere. 2008an Finlandian bizitzen jarri zen eta Angry Birds telesaileko egiletako bat da. 2017an guztiz berea den albuma kaleratzen du, Espacios en blanco.

Espacios en blanco autobiografia bat da. Miguelek migratzea erabakitzen du Espainian krisialdia hasten denean eta Finlandiara joaten da bideo-joko enpresa batean lan egitera. Bere haurtzaroko oroimenak, bere aitak kontatutako gerrari eta gerraosteari buruzko istorioak eta beraien arteko isiluneak gertuagoak egiten zaizkio distantziarekin, eta horregatik pentsatzen hasten da zein modutan azalduko dizkion istorio txiki horiek bere semeari.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu