Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Poesia Orduak 2018

Literatura
Poesia Orduak
Poesia Orduak 2018
Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
2018 Ira 03 - Ira 04
/ 19:30
Gonbidapenarekin
Euskaraz
Euskaraz

Irailak 3, 19:30, Itzulerak, ITU bandaren errezitala Martin Bidaurren Itzulera (Susa, 2017) poema-liburuan oinarritua, beste taldekide batzuen poemekin osatua. Itzuleraz jardungo dute, joan-nahitik abiatu, han egotearen gorabeheretatik eta itzuleratik bertatik igaro eta itzulerako leku-bilaketara arte. Alazne Arruti Bengoa, Paul Beitia Ariznabarreta, Jon Gurrutxaga Urbieta eta Martin Bidaur ariko dira taula gainean.

Irailak 4, 19:30, Antxiñe Mendizabal Aranburu idazleak eta Iraia Okina Salazar ilustratzaileak argitaratutako Emakume burugabea ipuin-poeman oinarrituta dago poesia-emanaldia, hitza, mugimendua eta musika uztartuz pentsatutako saioa. Taldean Antxiñe Mendizabal Aranburu, Nerea Gartzia Gartzia eta Pello Ramirez, musikaria. Oier Guillanek pentsatu eta zuzendutako emanaldia.

Bi egunetako sarbidea gonbidapenarekin izango da. Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan banatuko dira, emanaldien egunetan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Irudiaren egilea: Maite Mutuberria.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu