Igor Leturiak euskaraz zuzendutako solasaldian, Eider Rodriguezek (Errenteria, 1977) eta Julen Ribasek (Arrasate, 1981) sortutako Santa Familia eleberri grafikoa aztertuko dugu.
Eider Rodriguez euskal idazlea da. Publizitate eta Zinema ikasketak egin zituen, kazetari lanetan ibili da eta baita editore eta gidoilari lanetan ere. Gaur egun irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bereziki ipuingintzan nabarmendu da, itzulpenak egiten ditu eta komiki gidoigintza lanak ere egin ditu, Xabiroi aldizkarirako istorio laburrak sortuz zenbait marrazkilarirekin lankidetzan. Bere Katu jendea ipuin liburuak XI. Igartza saria irabazi zuen 2008an.
Julen Ribasek Bartzelonan arte-grafikoko ikasketak burutu ondoren, freelance gisa lan egiten du. Xabiroi aldizkariaren ohiko kolaboratzailea da. 2011n Azken garaipena komikia argitaratu zuen Iban Zalduaren gidoiarekin. Lan honek, 2012ko Euskadi Literatura Sarien euskarazko haur eta gazte literaturazko lanik onenaren saria irabazi zuen.
Santa Familia komikian familiaren instituzio sakratuaren kontraesanetan sartzen dute hatza Eider Rodriguez gidoilariak eta Julen Ribas marrazkilariak. Albuma Ikastolen Elkarteak 2017ko urrian argitaratu zuen.
Donostia Kultura 2018 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela