Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

El informe de Brodeck, Manu Larcenet

Literatura
Komiki-solasaldia
Intxaurrondo K.E.
2018 Eka 12
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Gaztelaniaz

Juan Manuel Díaz de Guereñuk gaztelaniaz zuzendutako solasaldian, Manu Larcenet (Issy-les-Moulineaux, 1969) komikigilearen El informe de Brodeck (Brodecken txostena) lanari buruz hitz egingo dugu.

Manu Larcenet, egun, Europako egile ausartenen, bitxienen eta sendoenen artean dago eleberri grafikoaren munduan. Larcenetek hainbat sari jaso du. Besteak beste zenbait festibaletan: Sierre, Huy, Genève.. eta baita Lob saria, Prix Tournesol, Grand Prix VRPO, Grand Prix des libraires de BD, eta Grand prix d'Angouleme saria ere.

El informe de Brodeck lanak Philippe Claudel-en (Goncourt Saria, 2007) liburuaren moldaketa da. Brodeck, kontzentrazio-esparru batetik atera berria, Alemaniako mugatik gertu dagoen bere herrixkara itzultzen da. Gau batean, ostatura iristeko unean, herriko gizonek hilketa basati bat egin dutela ikusten du. Orduan behartzen dute auzokoek kontua nola izan den idatziz azaltzeko.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu