Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Agujero negro, Charles Burns

Literatura
Komiki-solasaldia
Intxaurrondo K.E.
2018 Api 10
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Gaztelaniaz

Juan Manuel Díaz de Guereñuk gaztelaniaz zuzendutako solasaldian,  Charles Burns (Washington, 1955) komikigilearen El agujero negro (Black Hole) lanari buruz hitz egingo dugu.

Charles Burns, gidoilari eta irudigile estatubatuarra, bere beldurrezko komikiengatik da ezaguna, eta baita bere estilo zehatzagatik ere; hain zuzen ere, Ameriketako urbanizazioen, bigarren hezkuntzako ikastetxeen, asteburuetan bere logeletatik basoetara edota hondartza ezezagunetara ihes egiten duten neska-mutilen deskribapenengatik... 

El agujero negro, Seattle hirian kokatua 70ko hamarkadan, zera kontatzen digu: gaixotasun arraro baten biktima diren nerabeen istorioa. Gaitza eransten zaionari aurretik jakin ezin diren sintomak agertzen zaizkio: baliteke apendize arraroak azaltzea edota forma-anormaltasun ikaragarriak.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu