Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Submundo, Don DeLillo

Literatura
Solasaldia: XX. mendeko zenbait klasiko aparta
Intxaurrondo K.E.
2017 Urr 19
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Gaztelaniaz

"XX. mendeko zenbait berebiziko klasiko" barruan Iñaki Urdanibiak zuzenduko duen lehen solasaldian, Don DeLillo (New York 1936) idazlearen Underworld (1997) idazlanari buruz hitz egingo dugu.

Adituek Don DeLillo postmodernitatearen erretratista bikainen artekotzat jotzen dute. Italiar etorkinen seme, New Yorkeko Bronx auzoan jaio zen Don DeLillo, 1936an. Bere eleberriek Estatu Batuetako XX. mendearen bukaerako eguneroko bizitza deskribatzen dute.

Submundo narrazio ez-lineala da. Bertan azaldutako askotariko gaiak 50ko hamarkadatik 90kora zabaltzen dira eta pertsonaiek egiten dituzten iruzkin eta gogoetek hainbat gertakizun historikori heltzen diote, Kubako misilen krisiatik hasita arma nuklearren ugaritzearekin bukatu arte.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu