Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Egungo euskal komikia eta literatura, Iratxe Retolaza

Literatura
Komikiak: solasaldia
Intxaurrondo K.E.
2017 Urt 10
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Euskaraz
Euskaraz

Igor Leturiak zuzendutako solasaldian, Iratxe Retolaza (Donostia, 1977) idazlearekin Egungo euskal komikiari eta literaturari buruz hitz egingo dugu.

Iratxe Retolaza, euskal filologian lizentziatua, EHUn eta USCn Doktorego ikasketak egiten dihardu Literaturaren alorrean. Egun EHUko Euskal Filologia Sailean lanean dihardu literatura-eskolak emanez eta kritika literarioaren alorrean egin du lan, bereziki kritika feministaren ikuspegitik. Honako egunkari eta aldizkarietako kolaboratzaile izan da, batik bat euskal literatura garaikidearen inguruko iruzkinak eginez: Berria, Idatz & mintz, Grial, A trabe de ouro, Hegats,Jakin... eta EDO argitaletxearen taldekide da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu