Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Gregorio Muro Harriet, euskal komikigintzako mito bizia

Literatura
Komiki-solasaldia
Intxaurrondo K.E.
2022 Ots 10
/ 19:00
Libre, jarleku guztiak bete arte
Gaztelaniaz

70eko hamarkadan Ipurbeltzen bere lehen komikiak argitaratzen hasi zenetik, Gregorio Muro Harriet-ek komikigintzako esparru guztiak jorratu ditu. Hasieretan gidoilari-marrazkilari jardutetik, 80ko hamarkadan komiki gidoigintzan aritu zen, ziurrenik orduko euskal egile emankor, arrakastatsu, saritu eta nazioartekoena bihurtuz, Justin Hiriart, Jon eta Mirka edo Sorgin seinalea bezalako lanekin. Ondoren zinemaren mundura pasatu zen, eta bi hamarkada osoz egon zen zinema egiten, lehenbizi animazioan eta gero irudi errealean, film luze zein laburretan, gidoilari, zuzendari eta produktore gisa. 2015etik berriz ere komiki munduan dabil, bi alderditan. Batetik Harriet argitaletxea sortu zuen, eta bertan azken urteetan komiki ugari atera ditu euskara eta gaztelaniazko edizio bikoitzetan: bere lehenengo lanen berrargitalpenak, nazioarteko egile eta lan interesgarriak, nazioartean ari diren euskal egileen lanak, euskal egile berriak... Eta bestetik, gidoigintzara itzuli da eta lan berriak argitaratzen ari da gurean zein nazioarteko merkatuan: Mina eta oroimena, Mugako dragoiak...

Igor Leturia-k zuzendutako elkarrizketan, Harrietekin berarekin errepasoa egingo dugu. Saioa gaztelaniaz izango da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu