Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Izurdeen aurreko bizitza, Kirmen Uribe eta Itziar Ituño solasean

Literatura
Izurdeen aurreko bizitza
Antzoki Zaharra
2021 Abe 29
/ 19:00
Euskaraz

Oharra: gonbidapenak abenduaren 20an, goizeko 11:30ean, egongo dira eskuragarri leihatiletan (Antzoki Zaharra, 11:30-13:30; Victoria Eugenia, 11:30-13:30 / 17:00-20:00). Online eskuratzeko aukera goian dagoen loturan.

Kirmen Uribe idazlea eta Itziar Ituño aktorea solasean arituko dira Uriberen liburu berriaren inguruan, Izurdeen aurreko bizitza, baita bertan jorratzen diren hainbat gairen inguruan: migrazioak, feminismoa, bakezaletasuna, adiskidetasuna...

Horretaz gainera, Itziar Ituñok liburuaren pasarte batzuen irakurketa egingo du; izan ere ez da lehenengo aldia Ituñok Kirmen Uriberen liburu baten irakurketa eskaintzen duela, aurretik ere entzun izan genuen 17 segundu poesia liburua irakurtzen.

Saioaren bukaeran idazleak liburuak sinatuko ditu.

Euskal kondaira zahar baten arabera, izurdeak, garai batean, pertsonak izan ziren. Izurde bilakatu ziren laminen maitale izatearren. Eta behin gorputzez aldatuta, ezin berriz lehengora itzuli. Migranteari ere gertatzen zaio halakorik herrialdez aldatzen denean. Mudatzen zaio bizitza eta ezinbestean baita atzean utzitakoarekiko lotura ere.

Uri, Nora eta bien seme-alabak New Yorkera lekualdatuko dira liburu honetan. Rosika Schwimmer sufragista eta bakezalearen bizitzan oinarritutako nobela bat idatzi nahian ari da Uri: nola hazi zen zaldi eta kontzertu artean, nola lotu zen emakumeen askapen mugimendura, nola antolatu zuen Gerra Handiari aurre egin nahi zion bake-ontzia. Haren urratsak ikertu bitartean, ordea, bereak ere aterako zaizkio bidera, haurtzaroko bizipenak, faro bat arrosaz margotu zutenekoa, izebarekin konpartitutakoak. Familia ezari-ezarian hirian etxe egiten doan bitartean.

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu