Itxialdian, konturatzen hasi ginen, batzuetan aurreneko aldiz, nolako jendeak, paisaiak eta eguraldiak inguratzen gintuzten. Meteorologia-, musika- edo gizarte-behaketaren aditu hasiberriak izatera ere helduko ginen batzuk. Leihoek errealitatearekin konektatzen laguntzen ziguten; eta errealitate horrek, gogorra izan arren, itxaropena ekartzen zigun, eta gizatiarragoak, konprometituagoak, eta, askotan, apur bat sortzaileagoak ere egiten gintuen.
Baliteke gutako batzuek ikuspuntua aldatzea, bestelako begiekin begiratzea beren etxeari eta elkarturik asteak eman beharreko jendeari, edo beren leku propioa begiztatzea beste leiho askoren artean. Baziren nobedade erromantikoen bila ibiltzen zirenak, edo maitasun gutxiagokoen bila; beste batzuk detektibeak ziren, patioetan zabaldutako arroparenak, edo pareko bizilagunen geletan sakabanatutako jostailuenak.
Baziren gure artean naturaren maitaleak, hegaztien askatasunaren miresleak edo baso, ibai, hondartza eta mendietan aprobetxatu gabe geratzen zen udaberriaren nostalgikoak. Etengabe erreparatzen genion geure buruari etxeen barruan eta etxeko leihoetan, eta ezin genuen asmatu zer zen geure buruen gainean zabaltzen zen tristura goibel hura, apirileko eta maiatzeko argia are ederragoa agertzen baitzen gure balkoietako beirak eta loreak laztanduz.
Erakusketa hau hemengo artistei zabaltzen zaie, aldameneko etxean bizi arren sarritan ez baititugu ezagutzen. Hauek dira: Iraia Okina, Leire Salaberria, Maite Gurrutxaga, Paula Estévez eta Sandra Garayoa. Testuak, berriz, Katarzyna Lebiedzińskaren Gogoratzen naizenetik marrazten dut. Euskal ilustratzaileekin elkarrizketan liburukoak dira, eta Koro Navarrok egin du euskarazko itzulpena.
Areto zaharra.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30. Jaiegunetan itxita.
Itxita: martxoak 19, apirilak 1, 2, 3, 4 eta 5
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa