Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Urtebete Euskadin, Dan Feit

Erakusketak
Urtebete Euskadin, Dan Feit
Okendo K.E.
2021 Mar 05 - Api 30
/ Igande eta jaiegunetan itxita
Elebitan

2019an Donostia bisitatu zuenetik, artista britainiarraren lana hiriari eta Euskal Herriari buruzko esperientzia pertsonalaz hornitu da.

Lehen bidaian, Donostiako Alde Zaharraren marrazkien zirriborroak egin zituen, eta Londresen landu gero, egindako argazkiak ere erabiliz, irudiak hedatu, eta testura desberdinak emateko. Ondoren, Omako basoa, Zumaiako flyscha eta Chillida Leku ezagutu zituen, eta horietan inspiratuta jarraitu zuen hiri, landa, natura eta giza paisaietan material askotarikoen erabilera ikertzen.

2020aren hasieran hirian finkatu zen. Pandemiak eragindako konfinamenduan, pintura eguneroko ohitura bihurtu zen, eta sormena etxean eskura zituen materialetan oinarritu zen.

Dan Feitek ekainean sortutako bere obraren beste zati bat ere erakusten du: euskal herri eta eszenen ametsen inpresioak.

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30.

Larunbatetan, 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00.

Itxita: martxoak 19, apirilak 1, 2, 3, 4 eta 5

Areto berria

Jarduera osagarriak:

Jarduera hauetan parte hartzeko izena eman behar da. Ekitaldi bakoitza baino bost egun lehenago zabalduko da epea: okendokulturetxea@donostia.eus / 943 290672.

• Osteguna, martxoaren 25a, 19:00etan: Master class, ingelesez eta gaztelaniaz.

• Ostiralak, martxoak 12 eta 26, apirilak 16, 23 eta 30, 18:00-20:00: Zuzeneko sormen-prozesua, ingelesez eta gaztelaniaz.

• Ostegunak, apirilak 15 eta 22, 18:00-20:00: Sormen-tailerra, ingelesez eta gaztelaniaz.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu