Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Emakume zapatistak: 10 legeak eta 11 eskaerak

Erakusketak
Emakumeen Nazioarteko Eguna
Emakume zapatistak: 10 legeak eta 11 eskaerak
Loiola K.E.
2021 Ots 08 - Api 13
Libre, jarleku guztiak bete arte

Argazki erakusketa.

Emakumeen Lege Iraultzailea irudietan jasotzen du Chiapasko emakume indigena zapatistek daragiten borroka 1983an EZLN sortu zutenetik. Borroka horren emaitza gailenetakoa da EZLNek 1993an bere egin izana Emakumeen Lege Iraultzailea, erakundearen jarrera adierazten baitu emakumeen askatasunaren alde. Erakundeak lege horiek onartu dituen heinean, mexikar gizartean planteatu ahal izan dira eta borroka indigena zapatista aberastu dute.

Komunitate zapatistek, matxinatu zirenetik (1994-01-01) 25 urteren ondoren, gobernu sistema politiko autonomoa eraiki dute; gizarte indigenak berak kudeatzen du autogobernua, osasuna, hezkuntza, nekazaritza ekoizpena eta merkaturatzea, komunikazioa, justizia auziak... Hori da autonomia indigena, bizitzeko modu bat geroz eta gehiago barne hartzen dituena emakumeen eskakizunak.

Ordutegia martxoaren 26a arte eta apirila 12-13: astelehenetik ostiralera, 16.00-20.30.

Eskola oporretako ordutegia, martxoa 29 - apirila 9:

- 10.00-14.00.

- 31 asteazkena + 8 osteguna: 10.00-14.00, 16.00-19.00.

- Apirila 1-5, itxita.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Erakusketak

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin