Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Paul Caballero Barturen txanda da.
Bilbon Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Behin ikasketak bukatutakoan Madrilera joan eta ESDIP eskolan ilustrazio eta animazioan espezializazioa egin zuen hiru urtez. Bertan, lehenengo ilustrazio lanekin hasi zen Grup Lobher argitaletxeko liburuen azalak egiten.
Bilbora bueltatzerakoan irudigile profesionala bilakatu zen, Carmen Villanueva idazlearekin batera ipuin bilduma berria sortuz: Terapicuentos, Ediciones Fortuna.
Irudigile freelance modura hainbat enpresentzako egin ditu lanak: Athletic Club, RTVE Qué animal programarako, Smithsonian Museoa, Portugaleteko zubia (Puente Bizkaia), BCBL, Euskaltel, El Correo, Santillana, Elkar...
2018an Txema Pinedoren testu bat ilustratu zuen, La canción de Bruna album ilustratua sortuz eta argitaletxeen mundura bueltatuz.
Live-painting saioetan aritu da, zuzenean irudikatuz. Bilboko Gau Zurian bi urtez parte hartu du udaletxeko eraikina mapping teknikaren bitartez margotuz.
Bere ibilera profesionalarekin batera, Bilbon irudigile eskola profesionala sortu du, CMYK escuela de ilustración digital izena duena.
Erakusketaren ordutegia:
Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30
Larunbatak: 10:00-14:00, 16:30-20:00
Igandeak: 10:00-14:00
Astelehenetan eta jaiegunetan itxita.
Aste Santuko ordutegia
Martxoa 30–31: 10:00-14:00
Apirila 1–5 Itxita
Apirila 6–9: 10:00-14:00
Astelehenetan eta jaiegunetan itxita.
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa