Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Harry Potter txokoa

Erakusketak
Harry Potter txokoa
Aiete K.E.
2020 Aza 06 - Abe 05
/ Astelehenetan eta jaiegunetan itxita (igandetan zabalik)
Elebitan

Harry Potterren fantasiazko eleberri sortak Harry Potter magia eta sorginkeriako ikasle gaztearen eta bere lagunen abenturak deskribatzen ditu. Gure liburutegietan gehien mailegatzen diren liburuetako bat dira, eta horregatik gure irakurleei omenaldi txiki bat egin nahi izan diegu. Slawka Grabowska gaian adituak egindako erakusketa txiki honetan, Itxaso Mugicaren ilustrazioekin batera mundu magiko batera eramaten gaituzten liburu eta objektuen erakusketa bat ikus dezakegu.

Harry Potteren Animalia Fantastikoa marrazketa lehiaketa.

6 - 12 urte dituzu? Har ezazu parte Harry Potterren Animalia Fantastikoa lehiaketan! Marraztu zure izakia, bidali zure marrazkia Aiete Kultur Etxeko Animalia Fantastikoen maletan. Parte hartzeko inprimakia deskargatu edo Aiete Kultur Etxean eskatu. Parte-hartzaileen artean, 45 euroko balioa duen Harry Potterren litxarreria-sorta zozketatuko dugu. Marrazkiak Aietera ekartzeko epea: 2020eko abenduak 3.

Erakusketaren ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 16:00 - 20:30

Larunbatak: 10:00 -14:00, 16:30 - 20:00

Igandeak: 10:00 - 14:00

Astelehenetan eta jaiegunak itxita

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu