Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Exodoa, hondakinak aterpe; Andoni Lubaki + Karlos Zurutuza

Erakusketak
Exodoa, hondakinak aterpe
Aiete K.E.
2020 Ira 11 - Urr 31
/ Astelehenetan eta jai egunak itxita (igandeetan zabalik)
Elebitan

Iragan urrian, Turkiak bere azken erasoaldia burutu zuen Siriako kurduen kontra. Bake-iturria izeneko operazioak airetik bidali zituen dronak eta jaurtigailuak, eta lurretik jihadista andana. Denboran zehar garatzen ari den garbiketa etniko baten beste kapitulu bat; azken biktimak, ehunka hildako eta 200.000 iheslari.

Erakusketak bi euskarri ditu:

Alde batetik, Siriako kurduek egun pairatzen duten zigorra islatzen duen 40 argazkiren bilduma. Argazkilaria: Andoni Lubaki.

Bestetik, Karlos Zurutuzaren dokumentala: Fatma, 22 urteko neska unibertsitarioa, etxetik kanpo bizi da Turkiak 2018an bere herria suntsitu eta okupatu zuenetik. Bere bizitza berrabiarazten ari zela, Ankarak beste eraso bat bideratu du Fatma orain bizi den eskualdean.

Erakusketaren ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 16:00 - 20:30

Larunbatak: 10:00 -14:00, 16:30 - 20:00

Igandeak: 10:00 - 14:00

Astelehenetan eta jai egunak itxita.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu