Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Milaka eskuren isilpeko lana

Erakusketak
Aldi baterako erakusketa
San Telmo Museoa
2020 Mar 04 - Uzt 12
/ 10:00-20:00 (asteartetik igandera)
Libre, jarleku guztiak bete arte

Gipuzkoako gizartea zaintzeko beharrak, hein handi batean, beste kontinenteetatik iritsitako emakumeek asetzen dituzte. Erakusketa honek etxeko langile diren emakume migratzaileen bizipenetan zehar egindako bidaia proposatzen du, pertsona horien nortasuna eta historia ezagutzera iritsi arte, errealitate mingarri, deseroso eta bakardadez betetako baten ikusezintasuna gaindituz.

Topaketarako eta hausnarketarako proposamena ez ezik, ikerketa artistikoa ere bada, Joseba Bontigui argazkilariaren eskutik.

Erakusketaren inguruko informazio gehiago.

Erakusketarekin lotutako jarduera programa hiru topaketekin, bi mahai-ingururekin eta kontzertu batekin abiatuko da, proposamen berriekin osatzen joango da. Informazio eguneratua webgunean egongo da eskuragarri eta, horrez gain, nahi izanez gero, buletin elektronikoaren bidez agenda posta elektronikoan jasotzeko aukera ere badago, informazio eguneratuenarekin.

Antolatzaileak: SOS Arrazakeria Gipuzkoa, STM

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu