Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Abere ba. Palindromo ilustratuen piztegia, bigara; Itziar Aranburu & Jon Ander Garcia

Erakusketak
abere ba
Ernest Lluch K.E.
2020 Aza 13 - 2021 Ots 27
/ Igande eta jaiegunetan itxita
Elebitan

Abere ba Bigara bikote sortzailearen proiektua da (Itziar Aranburu eta Jon Ander Garcia), eta bere jatorria izen bereko liburuan du: Abere ba. Palindromo ilustratuen piztegia (Pamiela, 2020).

Donostia Kulturak ekoitzitako erakusketa honen ardatza euskarazko palindromoak dira. Bigarak euskarazko animalien izenetan palindromo meategi aberatsa topatu du, eta izen horiek abiapuntu hartuta hitz eta letrekin mugagabe esperimentatu. Proposamen esperientziala da, beraz, sortzera gonbidatzen duena.

Otsailaren 8ko eguneratzea: erakusketa bigara.info webgunean online ere ikus daiteke orain. Aukera ona Anoetara joaterik ez baduzue edo hura lasaiago dastatzeko. Bestalde, otsailaren 27ra arte egongo da ikusgai Ernest Lluchen, eta ez martxoaren 13ra arte. Bi astez aurreratu dugu amaiera hurrengo erakusketaren prestaketa lanak direla eta.

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 16:00-20:30

Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:30-20:00

Igande eta jaiegunetan itxita

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu