Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Sorginak!

Erakusketak
Sorginak!
Okendo K.E.
2020 Ots 21 - Api 17
/ Igande eta jaiegunetan itxita
Libre, jarleku guztiak bete arte
Elebitan
Bertan behera

Komisarioak: Sara Beiztegi, Estefanía Ocampos eta Pepa Santamaría (EmPoderArte AIMA).

Erakusketak XV. eta XVIII. mendeen artean sorginkeria leporatu zieten 250.000 emakumeri baino gehiagori egindako izugarrikerien inguruan hausnartzen du.

Emakumezko 44 artistak arte plastikoen eta ikus-entzunezko arteen hainbat diziplina erabili dituzte beren obren bitartez milaka emakume jazarri, torturatu eta hil izana salatzeko eta horri buruz hausnartzeko. Emakumeok ez zituzten jarraitu nahi izan sistema kapitalista eta patriarkalaren aginduak, eta bizirauteko modua –sendalariak eta emaginak ziren– defendatzeko borrokatu ziren. Istorio horrek bere horretan dirau, gaur egun ere sistematikoki jazarriak baitira emakumeak eta haien bizi-hautuak.

Hainbat ekitaldi osagarri antolatuta daude:

Otsailak 21, 19:00etan. Inaugurazioa eta bisita gidatua (gaztelaniaz).

Otsailak 26, 19:00etan: Brujas, un mal necesario. Misoginia, historia y demonismos contemporáneos mahai-ingurua. Andrea Abalia. Moderatzailea: Sara Beiztegi.

Martxoak 6, 18:00etan: bisita gidatua gaztelaniaz.

Martxoak 13, 19:00etan: Caza de Brujas 21.0 mahai-ingurua. Pilar Careaga.

Erakusketaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30.

Larunbatetan, 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00.

Areto berria.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu